Bi kategoria izango ditu: paleta goma mistoa eta eskua; finalak urriaren 25ean jokatuko dira
PILOTA | Dena prest Kepa Arroitajauregiren oroimenezko saio berri baterako, ostiral honetan 18:00etan, Abadiñoko Tornosolo trinketean. Bosgarren edizio honek gomazko paleta kategoria izango du kategoria mistoan eta esku-huskako kategoria ere mantenduko da. Aurten ere, 2020ko maiatzean hil zen Kepa Arroitajauregi omenduko du txapelketak. Munduko Kontseiluko eta Euskadiko Pilota Federazioko zuzendari teknikoa izan zen, eta trinketaren sustatzaile handia Bizkaian.
Paleta gomazko kategorian 16 palistak hartuko dute parte eta esku pilotan, dozena erdi. Inaugurazio jardunaldia ostiral honetan izango da, bi mailetako final-laurdenetako partidekin. Finalak urriaren 25ean jokatuko dira.
Hemen duzue aurkezpena: