Aketza González, Culturaleko teknikariak, taldearen egoera aztertu du

FUTBOLA | Aketza Gonzálezek bi partidu daramatza Culturala zuzentzen. Joan den asteburuan berdinketa (1-1) lortu zuen Lagun Onak-en aurka eta bere debutean Alaves C-ren aurka galdu zuen Tabiran. Erregulartasun faltak markatutako denboraldi batean, Aketza talde durangarrera heldu da Nando Alonsok dimisioa aurkeztu eta gero. Bere helburua argia da orain: jaitsieraren mamuak uxatzea eta mailari eustea.
Entrenatzaile berriak Santurtzi, Portugalete eta Zalla zuzendu ditu eta Durangon denbora gutxi daraman arren, jokalari guztien jarrera balioan jartzen du.
Larunbatean Tabiran (18:30ean), partida erabakigarria jokatuko du Urdulizen aurka.
Aketza Gonzalezen adierazpenak uzten dizkizuegu.