Aurtengo XXI. edizioan lan ugari egon dira, guztira 208 hain zuzen
IURRETA | 2024. urtean Iurretako Literatur Lehiaketaren XXI. edizioa ospatzen dute. Lehiaketa otsailean jarri zen abian eta epamahaiak lehiakideen aurkezturiko lanak aztertu ondoren saridunak ezagutuko dituzte. Horretarako sari banaketa izan da Askondoko karpan.
Azken 21 urtetan Iurretako Udalak eta bereziki Herri Bibliotekak haur, gazte eta helduen artean irakurzaletasuna eta literatu sormena bultzatu nahi izan ditu horrelako ekimenekin. Lehiaketa hau aurrera eramateko ezinbestekoa dute herriko eskolek ematen dituzten laguntza: Maiztegi Herri
Eskola eta Juan Orobiogoitia Institutuak hain zuzen ere. Izan ere egitasmo honek dituen helburuak lortzeko beraiekin elkarlanean aritzea oso garrantzitsua da udalarentzat.
Aurtengo XXI. edizioan lan ugari egon dira, guztira 208 hain juxtu. Haurren sailetan 72 lan aurkeztu dira, gazteen sailetan 120 eta helduetan berriz 16.
Iurretako Udalak, 2024. urteko lehiaketa honetan 2.826 euro banatu ditu sarituen artean. Txikienentzat liburu sortak banatu dira, gazte eta helduen artean aldiz liburu bonoak izan dira sariak. Haur eta gazte saileko partehartzaile guztieei esker oneko opari bat banatu die, egindako ahalegina eta lana saritzeko asmoarekin.
21 urte hauen saritutako lanak 21 liburuxkatan argitaratu dira, sormena eta literatura herritar guztion esku jarriaz. Libururuxka honen aleak Herri Bibliotekan eskuratu daitezke dohanik.
Sariak
IPUINAK:
1.SAILA (L.H. 3-4. mailak)
1. saria: Liburu magikoaren misterioa JUNE ELORRIAGA BURGOS
2. saria: Mikeleren egunik onenak ANTIA AGUIRRE CAPELO
3. saria: Nor da lur azpian bizi den hori? TEO BILBAO LLANOS
Aipamena: Herensugearen itzulia ALAIN ARCE DURAN
Aipamena: Kraken jostalaria MALEN ARANGUENA ALDEKOAOTALORA
2.SAILA (L.H. 5-6. mailak)
1. saria: Desio bat MALEN RAMOS CASTRO
3.SAILA (D.B.H. 1.-2. mailak)
1. saria: Txorimalo baten gogoetak MIKEL ARMENDIA GONZALEZ
DE AUDIKANA
2. saria: 180º LUCIA ALDEKOA-OTALORA MIGUELEZ
3. saria: Baserriko bizimodua LAIA AREITIO AIZPURUA
Aipamena: Bizitzaren bueltak ARAIA DIEZ IRURETA
4.SAILA (D.B.H. 3.-4. mailak)
1. saria: Atzerriko ametsa NAHIA NEGUGOGOR AGORRIA
2. saria: Gorputzeko zeregina EMMA MONTERO GONZALEZ
3. saria: Nik lortu badut, zuk lortu dezakezu AMAIA EMTWI ARRIAGA
Aipamena: Basoko zaindaria OIER GARITAONANDIA URIBARREN
5.SAILA (BATXILLERGOA)
Aipamena: Denok dugu bihotza ERIKA LOPEZ ROMERO
6.SAILA (Helduak)
1.saria: Ihesaldiak UNAI MENDIGUREN MARTIN
BERTSOAK:
2.SAILA (L.H. 5-6. mailak)
1. saria: Beti da itxura ARAITZ ELORZA GAZTAÑAZATORRE
3.SAILA (D.B.H. 1.-2. mailak)
1. saria: Emakume bertsolariak AITOR DE RUEDA BERASALUZE
4.SAILA (D.B.H. 3.-4. mailak)
1. saria: Jantokia? hobe sagardotegiak JOSEBA DE RUEDA BERASALUZE
Aipamena: Emakumeen borroka URITZ OTZERINJAUREGI ALZAGA
6.SAILA (Helduak)
1.saria: Harro URKO EGAÑA CALDERON
KOMIKIAK:
2.SAILA (L.H. 5-6. mailak)
1. saria: Ez dakit zein izen ipini komiki honi UR MARTIN SANGRONIZ
Aipamena: Trinko eta bere ametsa AMARA TANVEER
Aipamena: Nire amaren sekretua KATRIN OLABARRI MANTZIZIDOR
Aipamena: Bigarren aukera ARAITZ ELORZA GAZTAÑAZATORRE
3.SAILA (D.B.H. 1.-2. mailak)
1. saria: Hurrengoa! IZEI GALLASTEGI MOLERO
4.SAILA (D.B.H. 3.-4. mailak)
1. saria: Aldaketaren bila LEIRE UNZALU ALBERDI
Aipamena: Munduko scooter Freestyle txapelketa MARKEL GARITAONANDIA CUADRA
6.SAILA (Helduak)
1.saria: Azerien gorabeherak EÑAUT AIARTZAGUENA BRAVO
POESIA:
2.SAILA (L.H. 5-6. mailak)
1. saria: Onomato… nor? DANEL LARRINAGA LIZARRALDE
Aipamena: Itsaso gauero ANE GONZALEZ URIEN
Aipamena: Kili kili PERU GARITAONANDIA ZULUAGA
Aipamena: Kukurruku kukurruku KATTALIN GEREDIAGA URIEN
Aipamena: Kolorez bizi ARAITZ ELORZA GAZTAÑAZATORRE
Aipamena: Txukun txikin UR MARTIN SANGRONIZ
3.SAILA (D.B.H. 1.-2. mailak)
1. saria: Asteko egunak MAIER IKOBALTZETA ANDRES
4.SAILA (D.B.H. 3.-4. mailak)
1. saria: Gure lur hura ANE MUGURUZA UNZALU
Aipamena: Zeruan estalita ENEKO MATANZAS DE LUIS
Aipamena: Bidaian PELLO MUGURUZA UNZALU
Aipamena: Hiriko kutsadura JOSEBA DE RUEDA BERASALUZE
Aipamena: Esnatzerakoan leihotik begira AINHOA TERROBA ESTEVEZ
Aipamena: Oporrak UXUE CABANA SANTIAGO