DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Iurretako Olaburu Pelota Kirol Elkarteak hogeigarren urteurrena ospatuko du

Iurretar pilotalekuan emakumezkoen gomazko paleta eta pilotazko partida bana jokatuko dira larunbat arratsaldean

Erakunde iurretarraren hogeigarren urteurrena. ARGAZKIA: Olaburu
Erakunde iurretarraren hogeigarren urteurrena. ARGAZKIA: Olaburu

PILOTA| Gaur arratsaldean Iurretako frontoian egingo den arratsalde oroigarria. Iurretako Olaburu Pelota Kirol Elkarteak bere hogeigarren urteurrena ospatuko du 18:00etatik aurrera.

Lehenengoa emakumezkoen palakoa izango da eta Kattalin Gerediaga eta Laia Areitio Lur Olabarri eta Nikole Suduperekin lehiatuko dira. Ondoren, Bikandi (Iurreta) eta Merino II (Garfe), Inunziaga (Iurreta) eta Iturriagarekin (Garfe) neurtuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top