DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretako liburutegiak 28 jarduera baino gehiago aurkeztu ditu, 403 plazarekin ikasturte honetarako

Izen emateak asteazken honetan irekiko dira iurretarrentzat eta 18an eskualdearentzat

Izen ematea asteazken honetan irekiko da erroldatuentzat
Izen ematea asteazken honetan irekiko da erroldatuentzat

IURRETA | Iurretako herriak Udal Liburutegiak 2024-2025 ikasturterako prestatu duen jarduera programa aurkeztu du. Aurreko urteetan bezala, urte osorako programa bat eskainiko du, adin tarte guztietan irakurzaletasuna sustatzeko eta herritar guztien aisialdi eta kultura beharrei erantzuteko.

Ikasturte honetarako eskaintzarekin lortu nahi diren erronkak honako hauek dira: irakurketa partekatuak, sorkuntza literarioaren sustapena, etengabeko ikaskuntza bizitzan zehar eta ezagutzari buruzko eztabaida publikoak:

KORAPILOAK: Hazierari eta hezkuntzari buruzko irakurketa kluba da, pentsamendua landuko dugu gai pedagogikoetan esperientzia duen bidelagun baten eskutik. Iaz ikastaro monografiko gisa eskaini zen eta aurten ikasturte osoan zehar eskaini da.

AGORA: jakintzaren plaza. Plaza honen helburua herritarren arteko elkarrizketa bultzatzea da, hainbat gairen inguruan: elkarrekin jorratuz, partaide eginez, galderak partekatuz… Gai horretan aditua den txostengile batek azalpen bat egingo du, ondoren horri buruzko eztabaida kolektiboa sustatzeko. Parte-hartzaileek helarazi dizkiguten gaiak landuko dira.

» EKIN! maker gunea: biltzeko eta interes komunak dituzten pertsonak “egiteko” lekua da, ikasten eta egiten ikasteko. Aurten teknologiaren erabilera praktikoarekin hasiko gara, 3D inprimagailuak erabiltzeko oinarrizko prestakuntzarekin. Ikastaro honetan ere Iurreta Institutuarekin elkarlanean eskainiko da tailerra.

IDAZKETA SORTZAILEAREN TAILERRA: “Nitik gura” tailer monografikoak emango dira Yolanda Arrieta idazlearekin eta “Idazketa sortzailearen hastapen tailerra” Andoni Abenójar-ekin. Tailer hauetan literatura- eta sormen-adierazpide ezberdinak ezagutuko dira. Joan den ikasturteko arrakasta ikusita, parte-hartzaileek saioen egutegia zabaltzea eskatu digute, hizkuntza bakoitzean bi saio gehiago eskaini dira.

Guztira 28 jarduera baino gehiago antolatu dira ikasturte osorako. Jarduera horiez gain, urtean zehar hainbat jarduera antolatzen dira Liburutegian, hala nola liburuen aurkezpenak edo hitzaldiak, unean-unean iragartzen direnak. Eskainitako jarduera guztiak doakoak dira.

Jardueraren kalitatea bermatzeko, edukiera murriztu egingo da.
Jarduera guztiek aldez aurretik izena eman behar dute (guztira 403 plaza eskainiz), ipuin-kontalariek, liburu-aurkezpenek eta/edo unean uneko solasaldiek izan ezik, horiek gonbidapenarekin edo edukiera osatu arte izango baitira.

Gonbidapenak aldez aurretik jaso ahal izango dira Udal Liburutegian, baita telefonoz edo WhatsApp/Telegram bidez ere.

Izen-ematea:

Irailak 11-20 (erroldatuak)
Irailak 18-20 (erroldatu gabeak)

Non:

Udal liburutegian edo KSAn.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top