Familiak eta lagunek babesa eman zioten atzo zornotzar polifazetikoari

IURRRETA | Askondo txiki geratu zen atzo Iurretako Udalak Kristina Mardaras polifazetikoari bere bizitzan zehar egin duen lanagatik egin zion omenaldi hunkigarrian. Bertsolari, andereño, txirrindulari, dantzari… bere ibilbide osoa errepasatu zen atzoko omenaldian, ikasle izandako musikari, dantzari, bertsolari eta trikitilarien parte-hartzearekin.

Kristinak, familia eta lagunekin batera, eskerrak eman nahi izan zizkion Iurretari bertsoen bidez, «Zuek egin nauzue herrian profeta nik ere maite zaitut asko Iurreta» esanez

Horrela izan zen ekitaldia: