DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretak landa-inguruneko emakumeei buruzko dokumentala estreinatuko du

Dokumentalaren bigarren zatia datorren martxoaren 20an proiektatuko da

Dokumentala ostiral honetan estreinatuko da

IURRETA |  Iurretako Udaleko berdintasun arloak, Anderebide Iurretako Emakumeen Elkartea, Auskari Ijorretako GazteFeministak, Goiuriako Ama Nagusien elkartea eta Ibarretxe Kultur Etxeko erabiltzaileekin elkarlanean, programazio oso bat prestatu du Emakumeen NazioartekoEgunaren baitan.

Programaren aurkezpenean, Zorione FundazuriBerdintasuneko zinegotziak aditzera eman zuen lehenengojarduera, martxoaren 8a ikusgai jartzea helburu duena, abian dela. Jarduera hau mezu bat idazteko oihalezko zatibat hartu eta martxoaren 3an bueltan eramatean datza, Askondo apaintzeko. Erretalak eskuragarri daude jada Ibarretxe Kultur Etxean.

Bestalde, martxoaren 7an, Anderebide Iurretako Emakumeen Elkarteak egindako dokumentalaren lehenzatia proiektatuko da. Dokumentalean Iurretako landa-eremuko emakumeen testigantzak jasotzen dira, eta familia eta baserria aurrera atereaz lan egin dutenemakume horien bizipenak eta esperientziak babestea du helburu.

Anderebide Iurretako Emakumeen Elkartekoordezkari Ana Urkidik azaldu zuenez, “Iurretako Landa Eremuko Emakumeak. Atzo, gaur eta bihar” proiektuak dokumentala eta liburu bat biltzen ditu 22 emakumeren testigantzetan oinarrituta. Horietakohamaikak iragan ez hain urrun batera eramaten gaituzte, eta beren amek eta beraiek baserrian lanean nola bizi izan duten kontatzen digute; beste hamaikak, berriz, gaur egunbaserriarekin lotuta duten bizi-proiektua nolakoa den eta etorkizuna nolakoa izan daitekeen kontatzen digute. “Zerbait apala egitea nahi genuen, baina, azkenean, 22 emakumeren laguntza izan genuenez, bi zatitan egiteaerabaki genuen. Lehenengoan, aurreko emakumeenbizipenak ezagutuko ditugu, eta bigarrenean, berriz, nolakoa den gaur egun baserriaren egunerokotasuna, eta etorkizunak zer ekarriko digun “. Urkidik eskerrak emanzizkien emakume guztiei parte hartzeagatik. Horietako biaurkezpenean zeuden, eta dokumentaleak bizi izan dutenakontatu dutela adierazi zuten.

Proiektu horrek ere isla izan du aurtengo egutegian, eta Iurretako Udalaren sormen-bekaren dirulaguntza jaso du, bai eta Iurretako Kofradien eta Iurretako Smurfit Westrock eta Furesa enpresen laguntza ere. Martxoaren20an, dokumentalaren bigarren zatiaren proiekzioarekinbatera, Iurretako landa-eremuko emakume guztieiomenaldia egingo zaie eta euren sakrifizio, ahalegin eta ondarea eskertuko zaie.

Gainerako ekintzen artean ez dira faltako martxoaren7ko adierazpen instituzionala eta Auskari Ijorretako GazteFeministak antolatutako martxoaren 8ko Baflepoteoaeguerdiko 12.00etan. Egun horretan bertan emakumeenbazkaria egingo da Aboro Jatetxean, musikaz girotuaAnderebide Iurretako emakumeen elkartearen eskutik, eta luntx bat  musika DJ batekin nagusien zentroan 19:30etik aurrera. Bazkarira joateko autobusa 14:00etan irtengo da Maspetik eta itzulera 19:00etarako aurreikusten da.Informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarribeharko da Anderebide Iurretako EmakumeenElkartearekin 616 49 05 06 telefonoan eta anderebide@gmail.com helbide elektronikoan.

Egitaraua osatzeko, “Emakumeak eta literatura” solasaldia egingo dute Josune Muñozek eta Jasone Osorokmartxoaren 13an, arratsaldeko 18:30ean.

Dokumentalaren proiekziora zein “Emakumeak eta literatura” solasaldira joateko beharrezkoa izango da aldezaurretik izena ematea 946 215 372 telefonoan , 688 696 503 (WhatsApp), edo gizarte-ongizate@iurreta.eushelbide elektronikoan dokumentalaren kasuan, eta 946 812 726 telefonoan, 688 863 736 (WhatsApp) eta biblioteka@iurreta.eus helbide elektronikoansolasaldirako.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top