Tenperaturak 25 gradutik gora mantenduko dira
EGURALDIA | Igandean eguraldi egonkorragoa izango dugu. Goizaldean oraindik ere bero-hodeiak agertuko dira, eta baliteke noizbehinka zaparradak botatzea, batez ere ipar-ekialdean. Goizetik aurrera hodeiak eta ostarteak izango ditugu, behe-hodeiekin, eta, noizbehinka zaparrada txikiak bota ditzakeen arren, eskualde osoan ez du euririk egingo. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du, batez ere ipar partean; 24 eta 26 gradu artean egongo dira.