Gaur hainbat ikastetxetako ikasleak Andra Marin batu dira elkarretaratzean
DURANGO | Ikasle Abertzaleakek deitutako elkarretaratzea izan da gaur goizean Andra Marin. Selektibitateko azterketa eredu berriaren inguruko informaziorik jaso gabe daudela salatu dute, batxilergoko irakasle eta ikasleak kurtsoa hasi denetik. Gaur hainbat ikastetxetako ikasleak Andra Marin batu dira azterketa eredu berriaren berehalako argitalpena exijitu eta selektibitate proba bera gaitzesteko. «Ikasketa prozesua ikasleon esku, hezkuntzaren gaineko langile kontrola, gure etorkizuna gure erabakia, borroka da bide bakarra, ikasle langile antolatu…», lemak entzun dira elkarretaratzean.