Umeentzako sariaren irabazlea Mikel Urizar zaldibartarra izan da
ZALDIBAR | Zaldibarko jai batzordeko kideek dagoeneko erabaki dute zein izango den aurtengo jaiak iragartzeko kartela. Markina-Xemeingo Igor Aizpiri Garatek eta Sonia García Fuentesek egindako diseinua izango da. Irabazleek 250 euroko saria jasoko dute.
Iker Villanueva zaldibartarrak irabazi du bigarren saria (150 euro), eta haur kategorian Mikel Urizar Gartzia nagusitu da. Azken honek 100 euroko saria jasoko du herriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan trukatzeko. Irabazleek jaiak hastean jasoko dituzte sariak, txupinazoaren ekitaldian.
Kategoria nagusira bost lan aurkeztu dira. Haurrentzako lehiaketara, hamar. Hau izan da jaietako kartel lehiaketaren XXXI. edizioa.
Mikel Urizar zaldibartarrak irabazi du haurrentzako lehiaketa