Elur-kota 500-600 m artean egongo da eta eguerdi inguruan zertxobait igoko da

EGURALDIA | Igandean prezipitazioa urriagoa izango da. Goizaldean eta goizean goiz kostaldetik gertu zaparradaren bat edo beste egingo du baina atertzeko joera izango du goizean bertan. Leku gehienetan goiza lasaia izango da, eta ostarteak zabalduko dira hainbat txokotan. Arratsaldean, giroa ezegonkortu egingo da eta han eta hemen zaparradatxo batzuk egingo du, probabilitate handiagoarekin barnealdean. Elur-kota 500-600 m artean egongo da eta eguerdi inguruan zertxobait igoko da. Negu-giroa nagusituko da berriro, eta hainbat txokotan izotza egingo du.