DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Igandean haizeak hegoaldetik joko du, baina indar gutxiagorekin

Tenperatura minimoak nabarmen jaitsiko dira eskualdean

Gaur ez du euririk egingo ARGAZKIA: Xabier Elguezua

EGURALDIA | Giro lasaiagoa igandean. Haizeak hegoaldetik joko du, baina ez du aurreko egunetan izan duen indarra izango; hala ere, mendi inguruetan bolada gogor batzuk espero dira, batez ere ipar-mendebaldean. Kostaldean ostarte zabalak irekiko dira. Barnealdean hodeituago egongo da eta zaparrada batzuk egin ditzake arratsaldean eta gauean, batez ere hego-ekialdean. Tenperatura minimoak nabarmen jaitsiko dira eta goizean goiz hotz egingo du. Eguerdirako, ordea, epeldu egingo du, batez ere ipar isurialdean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top