DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Igande honetan Atxondoko I Emakumeen Saria ospatuko da

Hogei bat taldek eta 100 txirrindularik hartuko dute parte kadete, junior, elite eta 23 urtez azpikoen mailetan

Lehen edizioa igande honetan izango da
Lehen edizioa igande honetan izango da

TXIRRINDULARITZA | Igande honetan ospatuko da Eneicat Txirrindulari Klubak antolatutako Atxondoko I Emakumeen Saria. Goizean zehar dis probak jokatuko dira eta 100 klistak eta 20 taldek hartuko dute parte. Irabazleek Euskadiko txapela irabaziko dute.

Lehenengo proba goizeko bederatzi eta erdietan izango da, kadete mailarako 50 kilometroko ibilbidearekin. Bi ordu geroago, 11:30ean, junior, sub-23/elite kategorien txanda izango da, 75 kilometroko etaparekin.

Jardunaldiak bi proba izango ditu. 9: 30etatik aurrera kadeteak lehiatuko dira. Txirrindulariek bi aldiz zeharkatu beharko dituzte Miota eta Axpe gainak 50 kilometroko ibilbidea egiteko. 11:30ean junior, elite eta 23 urtez azpikoen txanda izango da. Proba honetarako ibilbidea bera izango da, baina Miota eta Axpe hirutan igo beharko dituzte. 75 kilometroko proba izango da. Bi probak Apatamonasterion hasi eta amaituko dira.

Eneicat txirrindulari taldeak antolatu du txapelketa. Elkarteak Euskadiko Emakumezkoen Txirrindularitza Txapelketa bertan behera geratzeko arriskutik salbatu nahi izan du. Atxondoko Udalak lasterketaren antolakuntza erraztu du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top