Maximoak 24 gradu ingurukoak izango dira eskualdean

EGURALDIA | Igandea freskoa eta grisa izango da. Behe-hodeiak ugariak izango dira eta egunaren lehen partean euri txikia eta noizbehinkakoa egingo du kantauri isurialdean. Arratsaldetik aurrera, ia ez du euririk egingo, eta ostarteak irekiko dira hegoaldean; iparraldean, berriz, oso lainotuta mantenduko dira. Eguneko tenperaturak nabarmen egingo du behera, maximoak 20 eta 25 ° C artekoak izango dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, apur bat biziagoa arratsaldean.