Maximoak 20 gradura irits daitezke bihartik aurrera

EGURALDIA | Joan den asteburuan baino hotz gutxiago egingo du marozeko lehen asteak, eta tenperaturak 20 graduraino igoko dira. Eguraldi ezegonkorra ere ez da espero, euri gutxi egingo du, eta ekaitzak eta ostarteak izango dira nagusi asteartetik aurrera.
Astelehena, hotz gutxiago
Astelehena, tenperaturak gora. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta arratsaldean zerua lainotuago egongo da. Haizeak ekialdetik joko du, goizean hego-ekialdetik eta arratsaldean ipar-ekialdetik. Tenperaturak 3-4 gradu berreskuratuko dira, bai maximoak bai minimoak.
Asteartea, hodei gehiago
Asteartean hodei dezente eta zaparrada batzuk. Hodei asko, oro har, egun osoan zehar, arratsaldean eta gauean behera egin dezaketenak. Gainera, ezegonkortasuna iritsiko da hegoaldetik, eta tarteka zaparradak botako ditu, lurraldeko edozein puntutan. Aldaketa gutxiko tenperaturak eta ekialdeko haizea.