Egunaren lehen partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak espero dira
EGURALDIA | Larunbatean hodeiak ugarituko dira arratsalde-gau partean fronte bat iristen denean. Egunaren lehen partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ikusiko ditugu, ostarteekin txandakatuz. Egunak aurrera egin ahala hodeiak ugaritzen joango dira kantauri isurialdean, eta euri pixka bat egin dezake, batez ere gauari begira. Haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da goizean eta gogor samarra izango da arratsalde-gauean. Tenperatura maximoek behera egingo dute berriro.