Arratsaldean, ipar haizea sartzen denean, freskatzera joko du

EGURALDIA | Larunbatean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizean eta zaparradak eta ekaitzak arratsaldean. Goiza nahiko lasaia izango da, ostarte zabalak eta hegoaldeko haizea izango ditugu, eta tenperaturak 19-22 ºC inguruan mantenduko dira. Hala ere, zaparradaren bat edo beste bota dezake. Arratsaldean egoera aldatu egingo da, haizea iparraldetik finkatuko da, hodeiak eta ezegonkortasuna areagotu egingo dira eta zaparradak botako ditu eta ekaitzak ere botako ditu.