Arratsaldean hodeiak gutxituko dira eta leku askotan ostarteak nagusituko dira
EGURALDIA | Asteazkenean ipar partean hodeiak ugariak izango dira egunaren lehen partean eta tarteka zirimiri apur bat egin dezake kostaldetik gertu. Ondoren, arratsaldean hodeiak gutxituko dira eta leku askotan ostarteak nagusituko dira, baina baliteke kostaldean ez altxatzea. Hegoaldean giroa argiagoa izango da egun osoan zehar. Iparraldeko haizea ibiliko da. Eguneko tenperaturak apur bat behera egingo du, eta goizaldea epelxeagoa izango da.