DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hodei gehiago asteazkenerako, baina udaberriko giroarekin jarraituko dugu

Tenperatura minimoek gora egingo dute, eta maximoek, berriz, behera

Udaberriko giroa gaur asteazkena GRAFISMOA: Unai Garcia

EGURALDIA | Asteazkenean udaberri giroak jarraipena izango du, baina zerua ez da hain garbi egongo; hasieran, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak sartuko dira, eta kostaldean lanbroa edo behe-hodeiak ager daitezke. Arratsaldean bero-hodei batzuk sortuko dira barnealdean eta baliteke zaparrada bakanen bat botatzea. Hala ere, oro har, giroa eguzkitsua izango da. Arratsaldean ipar-haizea gailenduko da. Tenperatura minimoak igo egingo dira eta maximoak apur bat jaitsiko dira, batez ere ipar isurialdearen barnealdean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top