Aldaketa bihar iritsiko da, hodeiak eta ekaitzak izango dira

EGURALDIA | Ostegunean giro eguzkitsua eta tenperaturaren igoera. Hegoaldeko haizeak gogor samar joko du, baina tenperaturak gora egiten lagunduko du, batez ere kantauri isurialdean, maximoak 25 ºC ingurukoak izango baitira; hegoaldean, berriz, tenperaturak ez du ia aldaketarik izango. Giroa eguzkitsua izango da, eta egunaren bigarren partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituko dira.