DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Kickboxing zaleak Elorrion elkartu ziren

Indar Xsportek antolatuta, 230 izen-emate baino gehiago eta jendearen erantzun bikaina izan zituen Openak

Parte-hartze handia Elorrion ospatutako Kickboxing Irekian. ARGAZKIA: IndarXsport
Parte-hartze handia Elorrion ospatutako Kickboxing Irekian. ARGAZKIA: IndarXsport

KICKBOXING | Aurten ere, eta dagoeneko hiru dira, Indar Xsportek Kickboxing Open berri bat antolatu zuen joan den larunbatean Elorrion. 230 izen-emate baino gehiagok eta 30 klub inguruk hartu zuten parte jardunaldi arrakastatsuan.

Hilario Azkarate frontoian jende ugari bildu zen goizean goizetik eta egun osoan zehar ehun borrokaldi baino gehiago ikusteko tatamiaren hiru gunetan. «Arrakasta handia izan zuen, eta urtetik urtera gainditzen ari gara. Oso eskertuta gaude borrokalarien erantzunarekin eta bertaratutako jende ugariari esker bizi izan genuen girotzearekin “, adierazi du Indar Xsporteko Dani Núñezek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top