DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hamar autok gurpilak zulatu dituzte AP-8 autobidean, Zornotzan

Haize bortitzak arrastaka eraman dituen obretako seinaleek eragin dute gertaera hori

Istripua goizeko zazpiak inguruan gertatu da

AMOREBIETA-ETXANO | Hamar ibilgailu kaltetu dira gaur goizean AP-8an. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, obra batzuen seinaleztapenaren ondorioz haizeak eraman ditu. Antza denez, hamar bat ibilgailuk gurpilak zulatu dituzte, eta 99,5 kilometroan gelditu behar izan dute, Iurretarako noranzkoan. Garabiak lanean ari dira goizeko zazpiak inguruan sortutako kalteak konpontzeko.

Une honetan eskuineko erreia itxita dago eta auto-ilarak izaten ari dira, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top