Termometroek beherakada nabarmena egingo dute: tenperatura maximoak ez dira 15-17 ºC-tik igoko eta igande goizean gutxienekoak 9 ºC-ra jaitsiko dira

EGURALDIA | Giroa erabat aldatuko da lurraldean asteburu honetan. Ipar/ipar-mendebaldeko haizearen sarrerak tenperaturen beherakada ekarriko du, eta zortziko txikia nahiz aterkiak eskura izatea gomendatzen da, euria eta giro hotza izango baitira nagusi hurrengo egunetan.
Ostirala: Hodeiak eta giro freskoa gauean
Ostiral gauean ostostuko da zerua Bizkai osoan. Prezipitazio aipagarririk ez da espero lehen ordu hauetan, baina giroa freskatzen joango da, 15 ºC inguruko tenperaturekin eta ipar-haize finarekin.
Larunbata: Egun desatsegina eta euria
Larunbata izango da asteburuko egunik ezegonkortiena. Zerua hodeituta egongo da egun osoan zehar eta euri-jasa txiki baina jarraituak espero dira goizean, arratsaldean zehar eta baita gauean ere. Tenperaturak nabarmen egingo du behera: gutxienekoak 12 ºC-ren bueltan ibiliko dira eta maximoak ez dira 17 ºC-tik igoko. Gauean ipar-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du, hotz-sentsazioa handituz.
Igandea: Goiz hotza eta hobekuntza arratsalderantz
Igande goiza nahiko hotza izango da, termometroak 9 ºC-raino jaitsiko baitira barnealdean, eta azken euri-jasa hondarrak botako ditu. Hala ere, arratsaldeak aurrera egin ahala euria gutxituz joango da eta hodei artean urdunei tartea zabalduko zaie, nahiz eta giroa fresko mantenduko den (15 ºC-ko maximoak).


