Durangaldeko maximoak 24 gradu ingurukoak izango dira

EGURALDIA | Gaur giro nahasiagoa izango dugu. Hodeiak ugariak izango dira, eta euria egin dezake. Gainera, giro ezegonkorrari eutsiko diogu eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere arratsalde-gau partean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperaturak jaisten jarraituko du; beherakada hegoaldean nabarituko da bereziki, baina maximoak 30 ºC-ren bueltan ibiliko dira, eta gainerakoan 24-26 ºC inguruan.