Termometroak 21-22 gradura igoko dira eskualdean

EGURALDIA | Asteartean giro eguzkitsua eta tenperaturen igoera. Goizean goiz behe-lainoa agertuko da, eta berehala zerua oskarbi egongo da. Arratsalde-gauean goi-hodei batzuk baino ez dira agertuko. Termometroak 21-22 ºC-ra igoko dira kostaldetik gertu, eta 23-25 ºC-ra barnealdeko zenbait puntutan. Haizea ahul ibiliko da, ipar-ekialdetik finkatuko da eguerdian, eta kostaldean nabarituko da bereziki.
