DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Giro eguzkitsua eta tenperaturak gora egingo du gaur

Termometroak 21-22 gradura igoko dira eskualdean

Eguraldi eguzkitsua gaur Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Eguraldi eguzkitsua gaur Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Asteartean giro eguzkitsua eta tenperaturen igoera. Goizean goiz behe-lainoa agertuko da, eta berehala zerua oskarbi egongo da. Arratsalde-gauean goi-hodei batzuk baino ez dira agertuko. Termometroak 21-22 ºC-ra igoko dira kostaldetik gertu, eta 23-25 ºC-ra barnealdeko zenbait puntutan. Haizea ahul ibiliko da, ipar-ekialdetik finkatuko da eguerdian, eta kostaldean nabarituko da bereziki.

Datozen egunetarako eguraldiaren joera
Datozen egunetarako eguraldiaren joera

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top