Maximoak 25 gradura hurbilduko dira eskualdean

EGURALDIA | Giro eguzkitsua eta tenperatura maximoen igoera nabarmena. Goizeko lainoak altxatzen direnean, eguzkia agertuko da, goi-hodeien tarte batzuekin. Egunsentia asteazkenean baino freskoagoa izango da, baina ondoren maximoak 22-24 gradu ingurukoak izango dira. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da.