DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Gerlari, Euskadiko Kickboxingeko txapelduna

Josu Hidalgo eta Lucia Muriel kirolariek euren potentziala erakutsi zuten La Casillan

Josu Hidalgo, Lucia Muriel eta Jorge Hurtado ‘Kolegui’. 

KICK BOXING | Pasa den asteburuan Euskadiko Kick boxing 2025 txapelketak jokatu ziren La Casillako udal kirol pabiloian. Iurretako Gerlari kirol taldea bi kirolari zeramatzan eta biak Euskadiko txapeldun izan ziren euren kategorietan.

Josu Hidalgo Iglesiasek (18 urte) ringean borrokatu zuen, Low kick Senior modalitatean, -63 kg-tan, pisu-kategoria bat igota, -60 kg-tan ez baitzuen aurkaririk. Final zuzena jokatu zuen, guardiako lan oso ordenatu oso seguruarekin eta aurkariak egiten zizkion eraso guztiei erantzunez.

Lucia Muriel Cebrian (13 urte) tatamian borrokatu zen Kick light modalitatean – 50 kg kadete nagusi. Finalerdi oso liskartsu bat jokatuz, atzapar eta esfortzuzko lan batekin finalera pasatzea. Finalean, hasi eta berehala, kolpe trukaketa bat izan zuten. Luciak crochet bat lotu zion aurpegian eta aurkariak ez zuen jarraitu nahi izan eta Lucia Euskadiko txapeldun izendatu zen.

Entrenatzailea: Jorge Hurtado Nieves ‘Kolegui’; kantoian nekaezina argibideak ematen eta bere boxeolariak txapelketako gorenera eramaten.

Entrenatzaile laguntzailea: Ane Sánchez; motibazio handiko lana egiten taldekideei. Aurkariak aztertuz, Gerlari taldeko funtsezko pieza.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top