Eskualdeko maximoak udazkenekoak izango dira oro har

EGURALDIA | Hego-ekialdeko haizea zakartu egingo da eta ostegunean nabarituko da, batez ere egunaren lehen partean. Euskalmetek abisu horia ezarri du 12:00ak arte. Kalkuluen arabera, 100 km/h-ko abiadurara irits daiteke mendi-inguruetan, eta 70 km/h-ra agerikoak ez diren eremuetan.
Gainerakoan, ostegun honetan zerua lainotuago egongo da. Eguneko tenperaturak ez du aldaketarik izango, edo gutxi jaitsiko dira; maximoak udazkenekoak izango dira oro har.