Maximoak 30 graduren bueltan ibiliko dira, baina iparraldeko haizeak giroa freskatuko du arratsaldean

EGURALDIA | Larunbata tenperatura altuekin eta eguraldi eguzkitsuarekin hasiko dugu; maximoek 30 graduak gaindituko dituzte berriro. Eguerditik aurrera eguraldia aldatzen joango da. Haizeak, hasieran hegoaldetik, iparraldera egingo du, kostaldetik hasita, eta indartu egingo da, bolada oso gogorrekin Ebro ibarrean. Gero lainotu eta euria hasiko du. Arratsalde-gau partean zaparradak botako ditu. Ekialdean zaparrada trumoitsuak botako ditu eta mardulak izan daitezke.