DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Euskadik hirugarren amaitu du Seven 16 urtez azpikoen txapelketa

Selekzioak Elorrio Rugby Taldeko eta Durango Rugby Taldeko jokalarien ordezkaritza zabala izan zuen

Euskadi, eskualdeko ordezkaritzarekin, hirugarren postuan amaitu zuen
Euskadi, eskualdeko ordezkaritzarekin, hirugarren postuan amaitu zuen

ERRUGBIA | Joan den asteburuan Seven Sub-16 selekzio autonomikoen txapelketa jokatu zen Valentzian. Eskualdeko hainbat jokalarik Euskadi ordezkatu zuten, merezimenduzko hirugarren postua lortuz. Elorrio Rugby Taldetik Wude Zabartek, Maider Amilibiak, Jone Ugaldeak eta Maia Guridik hartu zuten parte. Bestalde, Durango Rugby Taldekoak Nora Roman eta Naroa Gandarias izan ziren hautatuak.

Euskal emakumeek Andaluziaren aurka galdu zuten finalerdietan eta Madrilgo Erkidegoari irabazi zioten finalean. Andaluziak irabazi zuen txapelketa, finalean Comunad Valenciana garaituz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top