Iragarpenen arabera, larunbat goizaldean atertuko du, Zezenak Direntzat
EGURALDIA | Ordu gutxi barru, Durangok jai-giroari ekingo dio berriro, ekitaldi eta kontzertuz beteriko bi egunekin, hala nola Nahiez, Durango edo Esne Beltza. Eta asko dira zerura begiratzen dutenak euria egingo duen jakiteko. Izan ere, ostegun euritsu baten ondoren, euriak baretu egiten dira. Atzo arratsaldean goizean baino euri gutxiago egin zuen, eta gaur, ostirala, euria egitea espero da, baina gutxiago.
Hala, hurrengo gauean iragarpenak betetzen badira, euria egin lezake oraindik, baina Zezenak Direntzat ostarteak irekiko lirateke eta larunbat nahiko hodeitsu baina lehor bat utziko luke.
Ostirala, euri pixka bat
Ostiraleko lehen partean hodeiak izango dira, eta euri pixka bat egingo du. Arratsaldean zehar hodeiak nonahi nagusituko dira eta zerua estalita geratuko da azken orduetan; euria egin lezake. Mendebaldeko haizea; arratsaldean indarra galduko du eta hegoaldera biratuko da. Eguneko tenperaturak apur bat igoko dira.
Larunbata, noizbehinkako euriteak
Larunbatean zerua tarteka lainotuta egongo da eta tarteka euria egin dezake, ipar-ekialdean prezipitazio gehien izan daitezkeelarik. Hegoaldeko haizea ibiliko da lehen orduetan eta azken orduetan, eta egunaren erdiko orduetan mendebaldetik joko du. Tenperaturak 2 edo 3 gradu egingo du gora, eta maximoak 20 gradu ingurukoak izango dira.