Bizkaiko diputatu nagusia ere Abadiñon zen gaur goizean
DURANGO | Bisita goizeko zortzietan hasi da Durangoko udaletxean, bertako alkate Mireia Elkoroiriberekin egindako bilera batekin. Ondoren, Elixabete Etxanobe Abadiñora joan da eta bertako alkate Mikel Urrutiak harrera egin dio. Bi topaketetan eskualdeko herritarren bizi-kalitatea hobetzeko hainbat gai jorratu dira, besteak beste, adinekoentzako azpiegiturak, irisgarritasuna, mugikortasuna edo ingurumena, baita eskualdean gauzatuko diren foru-eskumeneko hainbat proiektu ere.