Bi jarduketek 40.000 euroko inbertsioa behar izan dute

BERRIZ | Azken asteetan, Berrizko Udalak hainbat konponketa lan egin ditu espaloi zati ezberdinetan. Zentzu horretan, Learreta Markina 24aren parean hondoratuta zegoen espaloi-zapi bat osorik berritu da.
Bestalde, Bidegainen atzealdean ura biltzeko arekak eta hondatutako baldosak berritu dira berdegunea eta plazatxoa lotzen dituen eremuan.
Bi jarduketek 40.000 euroko inbertsioa behar izan dute.