Eskualdeak Gabonetako unerik magikoenetako bat bizi du
DURANGALDEA | Eskualdeak Gabonetan gehien espero den beste une bat bizi izan du. Meltxor, Gaspar eta Baltasar Durangaldean eon dira. Arratsaldeko lehen ordutik ehunka lagun bildu dituen kabalgata hasi da. DOTB horietako batean egon da, Errege Magoak Iurretara iritsi dira, opariak banatu dituzte eta Durangon alde zaharrera iritzi dira, gero San Fausto auzoan bukatzeko.