12:30ean izango da, Orbe Kardinal plazan
HERRI KIROLAK | Ermuko Udaleko Kirol sailak XV. Igande honetan, 12:30etatik aurrera, Orbe Kardinal plazan ospatuko den Aizkolari Txapelketa. Hiru bikotek moztuko dituzte enborrak: Ezpeleta-Beltza; Rekondo-Etxebarria eta Basozabal-Bihurri.
Lehiaketaren ondoren, Aroa Sanchez eta Garazi Ansa harri-jasotzaileen erakustaldia izango da. Kirol-ekitaldi hori urtero egiten zen San Martin azokaren barruan, baina azaroko eguraldiak normalean laguntzen ez duenez, udaberriaren amaierara eraman da.
Aurten ekainean egiten den lehen aldia da. Ekitaldia “Bihurri Lanak” taldearekin elkarlanean antolatu da.