Lanbidek finantzatutako “Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak” planaren bidez egingo du.
ERMUA | Ermuko Udalak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen duen «2024ko ekitaldian enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak» izeneko planaren esparruan langileak hautatzeko prozesua hasi du.
Horrela, Ermuko Administrazioak profil profesional desberdinetako hamaika langabe kontratatuko ditu, guztiak obretako udal Brigadan lan egiteko: arduradun 1, argiketari 1, igeltsero 1, soldatzaile 1, lorezain 1, margolari 1, 2 gidari, igeltsero peoi 1, lorezain peoi 1 eta pintore peoi 1. Langile horiek sei hilabeteko kontratua izango dute, lanaldi osokoa.
Enplegu-eskaintza horiek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu. Zerbitzu hori dagoeneko hasi da eskatutako lanpostuak webgunean zabaltzen, eta aurre-hautaketa egingo du.
Kontratatuek langabezian egon beharko dute, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egon beharko dute kontratua hasi aurreko egunean, eta Ermuan bizi beharko dute.