Areto futboleko talde durangarrak 15 urtetik gorako interesdunei dei egiten die
ARETO FUTBOLA | Emakumezkoen Mendibeltz areto-futboleko taldeak denboraldi berriari ekin dio, eta jokalari gehiago izateko beharrarekin hasi da. Durangarrek interesa duten emakumeei dei egiten diete:
«Duela sei urte ilusio handiz hasi ginen emakumezkoen Mendibeltz areto-futboleko taldean. Azken urte hauek ez dira errazak izan guretzat, jokalari faltagatik edo baja faltagatik, gutxi egon garelako, baina hori bai, beti borrokan eta irribarrea aurpegian denboraldia amaitu arte. Oro har, emakume-taldeen beherakada ikusi dugu Durangaldean, areto-futbolean. Horregatik behar zaituztegu, ez baikara soilik talde bat, baizik eta zelai barruan eta kanpoan une onak izaten dituzten emakume-talde bat.
Aurten zortzi neska geratu gara eta urte on bat egin ahal izateko kopuru hori handitu beharko genuke. Gainera, atezain bat beharko genuke taldea osatu ahal izateko. Horregatik, areto-futbola gustuko baduzu, gurekin jolastu nahi baduzu eta 15 urtetik gorakoa bazara (2008 baino lehen jaiotakoak) edo jokatu nahi duen norbait ezagutzen baduzu, ez izan zalantzarik Instagram@mendibeltz KTra idazteko edo mezu elektroniko bat bidaltzeko mendibeltz05 @gmail.com helbidera», animatzen dute kirol erakundetik.