Durangarrek galdu egin zuten Bera Bera Ordiziaren aurkako joaneko partidan (17-41)
ERRUGBIA | Ezin izan zen. Durango Rugby Taldeak joan den larunbatean esan zion agur Euskadi Kopari Bera Bera Ordiziako talde gipuzkoarraren aurka 17-41 galduta. Sabin Goiti entrenatzaileak adierazi duenez, talde durangarrak hainbat lesio izan zituen norgehiagokaren aurreko astean, eta, ondorioz, harrobitik tira egin behar izan zuen deialdia egiteko. Aurrean, Bera Bera zegoen eta, gainera, taldeko hainbat zutabe berreskuratu zituen, joaneko partidan min hartuta baitzeuden. Gainera, bisitariak ideia argiekin etorri ziren eta durangarren gainetik pasa ziren nahiz eta partida txarra ez egin.
Aldageletatik igaro ondoren, DRTk dakienean jokatzen jarraitu zuen, eta talde ordiziarra setiatu arren, emaitza makillatzea lortu zuen. Sabin Goiti durangarretako teknikaria pozik zegoen, nahiz eta porrot gogorra jasan. «Joanekoan berdindu egin genuen, baina itzulikoan gehiago izan ziren. Finalerdietan zauden talde bat beti izango da gogorra, eta, kasu honetan, kalitate handia zuten», zehaztu zuen DRTko entrenatzaileak.