Nizeto Urkizu aparkalekuan izango da eta produktu ekologikoak eta zero kilometrokoak eskainiko ditu.

ELORRIO | Elorrioko Azoka Ekologikoa Bizkaiko azokarik zaharrena da, eta aurten 28. edizioa ospatuko du. Elorrixa Ekologia Taldeak antolatzen du, Udalaren laguntzarekin, eta Berrio-Otxoa programaren barruan kokatzen da.
Urtero bezala, azokako postuek KM0 produktu anitzak eta ekoizpen ekologikoa eskainiko dituzte: barazkiak, arrautzak, ogia, kontserbak, gozokiak…
Hitzordua igandean izango da, Nizeto Urkizu aparkalekuan, goizean zehar.