DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorrioko gazteek hilabete honetan eskatu ahal izango dituzte alokairurako laguntzak

Irailaren 30ean amaitzen den dirulaguntza eskuratzeko hainbat aukera dituzte

Epea irailaren 30era arte egongo da zabalik
Epea irailaren 30era arte egongo da zabalik

ELORRIO | Udaleko Gazteria sailak hainbat aldaketa egin ditu urteko dirulaguntza hauen oinarrietan, Eusko Jaurlaritzak abian dituen programekin bateragarri egiteko. Elorrioko Udalaren dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Elorrioko gazteek hainbat aukera dituzte alokairu-gastuetarako dirulaguntza jasotzeko: Eusko Jaurlaritzaren EMANTZIPA eta GAZTELAGUN programak eta Udalaren dirulaguntza.

Programa bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta pertsona bakoitzari komeni zaio bata edo bestea eskatzea. Taula honetan ikus daitezke laguntza bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta gazteek izan ditzaketen kasuistikak.

Hau da, 25-29 urteko gazte batek beste laguntzarik jasotzen ez badu, komeni zaio EMANTZIPA+GAZTELAGUN eskatzea (emantzipazioa 300 €+ Gaztelagun alokairuaren % 60raino).

25-29 urteko gazte batek beste dirulaguntza bat jasotzen badu (DSBE, GLL…), komeni zaio EMANTZIPA+ELORRIO eskatzea. (300 €+100 €)

25-29 urteko gazte batek ez baditu GAZTELAGUN baldintzak betetzen, komeni zaio EMANTZIPA+ELORRIO eskatzea (300 €+100 €)

18 eta 24 urte bitarteko eta 30 eta 35 urte bitarteko pertsona batek beste laguntzarik jasotzen ez badu, komeni zaio GAZTELAGUN eskatzea (300 €)

25 eta 29 urte bitarteko pertsona batek 2023an GAZTELAGUN jaso ez badu, Elorriokoa eskatzea komeni zaio. (100 €)

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top