DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorrioko bi jokalari eta DRTko bi, 19 urtez azpiko emakumezkoen Euskadiko selekzioarekin

Euskal taldeak Andaluziaren aurka neurtuko ditu indarrak igandean, selekzio autonomikoen txapelketan

19 urtez azpiko emakumezkoen Euskadiko selekzioa.
19 urtez azpiko emakumezkoen Euskadiko selekzioa.

ERRUGBIA | Asteburu honetan 19 urtez azpiko emakumezkoen errugbi selekzio autonomikoen txapelketa itzuliko da eta Euskadik Andaluziaren aurka neurtuko ditu indarrak Unben (Eibar). «Ziur partida zaila izango dela. Andaluziarrak Gaztela eta Leoni irabaztetik datoz eta irabazten badigute finalerako sailkatuko lirateke. Guk gainditu egin behar ditugu eta, ondoren, Gaztela eta Leon mendean hartu, finala aurreko denboraldian bezala jokatu nahi badugu», adierazi zuen baikor Javier Aguado Elorrioko bi jokalari (Jone Ugaldea eta Wude Zabarte) eta Durango Rugby Taldeko bi (Goreti Barrutieta eta Naroa Gandarias) dituen euskal selekzioko hautatzaileak.

Partida igandean hasiko da, 11:00etan, Unben.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top