DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«EH Bilduk 2025eko aurrekontuak aurrera ateratzeko botoak eskaini ditu Durangon»

Koalizioak akordio bat proposatu du, Kapitanenam baratze ludikoak bezalako proiektuak eta zuzenketak jasotzen dituena

Kapitanena baserriaren irudia San Fauston
Kapitanena baserriaren irudia San Fauston

DURANGO | EH Bilduk 2025erako Durangoko udal aurrekontuak aurrera ateratzeko botoak eskaini ditu. Udal gobernuari igorritako dokumentu batean, EH Bilduk akordio bat jarri zuen mahai gainean joan den astean, etxebizitzaren, ingurumenaren eta zaintzaren arloan aurkeztutako zuzenketak sartzeko baldintzarekin. “Premiazkoa da politika publikoak planteatzea Durangon ditugun erronka handiei aurre egiteko. Gutxieneko komun bat planteatzen dugu bidea elkarrekin egiten hasteko “, adierazi dute.

EH Bilduk gogorarazi du egungo gobernua gutxiengoan dagoela. “Aurrekontuak onartzeko bi aukera ditu: Lehenengo aukera EH Bildurekin akordio batera iristea da, politika sozialetan aurrera egiteko eta jendearen bizitza hobetzeko. Gobernuak duen beste aukera da Alderdi Popularreko zinegotzi bakarrarekin adosten jarraitzea eta azken urteetan lortutakoan atzera egitea.

Bide berri bat planteatzeko unea dela uste du EH Bilduk. «Gure aurrekontuak ez badira ere, abstentzioa eskaintzen dugu hiru esparru estrategiko horietan norabide berri partekatu baterako lehen keinu gisa. Oraindik denbora dago negoziaziorako, ez dezagun aukera hau bertan behera utzi», azaldu dute.

Akordioa gauzatzen bada, EH Bilduk hitz ematen du abstenitu egingo dela aurreikusitakoen bozketan, eta PPk OHZ izoztea eskatzen duten ordenantza fiskalei egindako alegazioaren aurka bozkatuko duela.

Akordioak jasotzen zuen, halaber, EAJ-PNVk eta PSEk, koalizioarekin batera, honako konpromiso hauek hartuko zituztela:

  • Kapitanena San Faustoko Gizarte Etxea. Proiektua 2025ean egitea eta obrak lizitatzea.
  • Baratze ludikoak. Ordenantza onartzea, obrak lizitatzea eta gauzatzea.
  • Aurrekontu parte-hartzaileak: Lizitatzea eta egiteke dauden proposamenak gauzatzea.

Gainera, akordio-proposamenak EH Bilduren enimienda hauek jasotzen ditu: Durangoko energia-komunitatea sortzea 100.000 euro, Ezkurdi pilotalekuan bigarren aldagela bat egokitzea: 150.000 euro, klima-aldaketa arintzeko neurriak: 160.000 euro eta Zaintza Plana 40.000 euro.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top