Maximoak hamar gradu ingurukoak izango dira

EGURALDIA | Asteazkenean tenperatura 2 edo 3 gradu jaitsiko da eta egunak neguko ukitua izango du; 12 gradu ingurukoak izango dira. Gainera, ipar-ekialdeko haize hotza ibiliko da, batez ere arratsaldean. Zerua hodeitsu egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu egunaren lehen orduetan, batez ere ipar-mendebaldean; goizetik aurrera hodeiak eta ostarteak agertuko dira, eta ia ez du euririk egingo.