DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«EAJk eta PSEk % 13ko igoera onartuko dute OHZn eta % 30ekoa zaborretan»

«Durangoko txaletek Muruetatorre edo Ibaizabaleko etxe batek baino gutxiago ordainduko dute OHZren metro bakoitzeko», kritikatu du koalizioak

Ordenantza fiskalen eztabaida asteazken honetan izango da
Ordenantza fiskalen eztabaida asteazken honetan izango da

DURANGO| | Bihar, asteazkena, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten gobernuak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) % 13 igotzea onartuko du, EH Bilduk gaur goizean jakitera eman duenez. «Horretarako, gutxiengoan dagoen gobernuak berriro ere aliatu bat aurkitu du PPn, zergen izoztea defendatzetik igoera hori bultzatzera igaro dena», zehaztu dute.

Adierazi dutenez, EH Bilduk igoera hori «moderatzea» proposatu zion gobernuari, «gehiegizkoa ikusten baikenuen hain igoera nabarmena. Zehazki, % 4 proposatu genuen etxebizitza arruntetarako eta % 8 balio handieneko etxebizitzetarako, soldaten bilakaerarekin bat zetorren igoera, baina EAJk eta PSEk nahiago izan dute Alderdi Popularrarekin berriro aliatu».

Azaldu dute, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak Durangoko Udalaren babesarekin egin berri duen katastroko berrikuspenak «desorekak eta egoera inkoherenteak» sortzen jarraitzen duela. Ondorioz, EH Bilduren arabera, etxebizitza arrunt askok OHZ handituko dute, eta familia bakarreko etxebizitzek, berriz, murrizketa izango dute. «Funtsik eza horietako batzuk saihestu zitezkeen katastroko berrikuspenean batera lan egin izan balitz, baina beste behin, EAJk beste ahots batzuk kanpoan utzi ditu. Kudeaketa horren ondorioz, Durangoko txaletek Muruetatorre edo Ibaizabaleko etxebizitza batek baino gutxiago ordainduko dute metro bakoitzeko», argitu dute.

Gainera, zehaztu dute familia asko ez direla igoera horretaz erabat jabetuko datorren udara arte, orduan jasoko baitute OHZren kobrantza berria, «une horretan berandu izango baita erreakzionatzeko».

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top