DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko Udaletxeko plaza, hirurogeita hamarreko hamarkada

XVI. mendean eraikitako eta 1937ko bonbardaketaren ondoren eraberritutako udaletxearen ondoan dago.

Udaletxeko plaza ARGAZKIA: Santi Vicandi
Udaletxeko plaza ARGAZKIA: Santi Vicandi

DURANGO | Durangoko Udalaren eraikina XVI. mendean eraiki zen, baina 1937ko bonbardaketan jasandako kalteen ondorioz eraberritu egin behar izan zuten.

Estilo klasikokoa da eta eragin napolitarrak ditu. Eraikinaren oinplanoa laukizuzena da eta bi solairutan eta ganbaran banatuta dago. Elizpea harlanduz egina dago, eta eraikinaren gainerakoa adreiluz eraiki zen.

Eraikuntza honen elementurik interesgarrienak fatxada nagusian daude. Beheko pisuan erdi-puntuko zazpi arkuko atari zoragarri bat dago eta, lehen solairuan, balkoi handi bat. Erdikoa nabarmentzen da. Pilastrek inguratzen dute eta erdian triangelu-formako frontoi hautsi bati eusten diote. Bertan, hiribilduaren armarria dago. Ganbarak zazpi leiho ditu.

Udaletxeko azken bi solairuak apaintzen dituzten pinturak deigarriak dira. Bertan arkitektura figuratuak, maitasun istorio txikiak, ehizaldiak… agertzen dira. Ignacio Zumarragaren rococo estiloko jatorrizko pinturen berreraikuntzak dira.

Durangoko Udala bonbardaketaren aurretik ARGAZKIA: Indalecio Ojanguren
Durangoko Udala bonbardaketaren aurretik ARGAZKIA: Indalecio Ojanguren

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top