DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko Udalak asfaltatze kanpaina hasi du

Kanpaina Askatasun Etorbidea eta Alluitz, San Agustinalde, Pinondo, Arripausueta, Muruetatorre, Sasikoa, Fray Juan de Zumarraga eta Lehendakari Agirreren artean egingo da.

Durangok udalerriko hainbat gune asfaltatuko ditu
Durangok udalerriko hainbat gune asfaltatuko ditu

DURANGO | Durangoko Udalak asfaltatze-kanpaina berri bat jarri du abian gaur, irailak 16, eta lanak irailaren 25ean amaitzea aurreikusten du. Kanpainaren aurrekontua 78.529 eurokoa da, BEZa barne. Horiek guztiak asfaltatze-lan puntualak izango dira, konponketa txikiak. Lanek trafikoari eragingo diote udalerriko hainbat puntutan.

Asfaltatze lanak Askatasun etorbidearen eta Alluitz kalearen arteko biribilgunean hasi dira, eta bertan trafikoa desbideratu da. San Agustinalde kalean, Pinondo parkearen eta Galtzareta kalearen artean, eta Arripausuetan, igerilekuen aurrean. Obrek 24 orduko geldialdiak eragingo dituzte trafikoan.

Muruetatorre atzeko kalean ere obrak egingo dira. Zirkulazioaren norabidea aldi baterako aldatuko da, eta horrek inguruko garajeei eta kiroldegiko aparkalekuari eragingo die. Olleria eta Txatxiena kaleak moztuta egongo dira eta aparkatzeko erreserbak egin beharko dira.

Azkenik, bi eguneko iraupenarekin, Sasikoa, Fray Juan de Zumarraga eta Lehendakari Agirre kaleetan konponketa batzuk egingo dira, eta aparkaleku-erreserbak egin beharko dira.

Obra horiek trafikoan eragingo dituzten eragozpenen aurrean, Udalak pazientzia eskatu die herritarrei.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top