DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko Olleria kaleko espaloiaren zati bat konponduko da

Lanak otsailaren 24ko astean hasiko dira eta bi asteko iraupena izango dute

Jarduketak bi asteko iraupena izango du.

DURANGO | Udalak Olleria kaleko espaloiko zati bat konponduko du, autobusen markesinaren atzealdean eta Txibitena 9 zenbakiaren alboan dagoen eremuan. Jarduketa 12.377 euroko aurrekontuarekin esleitu da, eta helburua oinezkoen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea da.

Lanak otsailaren 24ko astean hasiko dira eta bi asteko iraupena izango dute. Epe horretan, espaloiko desnibelak ezabatuko dira, eta horrela ur metaketak saihestu eta azalera uniformea eta seguruagoa lortuko da oinezkoentzako.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top