DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko Komentukaleko trafikoa bi astez etengo da urbanizazio lanak direla eta

Otsailaren 27tik aurrera ibilgailuek ezin izango dute Komentukalea eta Kurutziaga artean zirkulatu

Obra itxitura.

DURANGO | Udalak herritarrei jakinarazten die UE-2 Birjinoste eremuko urbanizazio lanak direla eta, Komentukalean trafikoa etengo dela Kurutziaga noranzkoan, otsailaren 27tik aurrera eta gutxi gorabehera bi astez.

Epe horretan, sarrera eta irteera soilik baimendutako ibilgailuentzat izango da, eta hauek Komentukalea eta Antso Estegiz Zumardiaren arteko bidegurutzetik igaro ahal izango dira.

“Udalak herritarren laguntza eta ulermena eskertzen du eta barkamena eskatzen du neurri honek eragin ditzakeen eragozpenengatik”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top