DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko kirol-instalazioek %14 gehiago erabiltzaile dituzte urtebetean

Erabiltzaile kopuru osoa 10.541 pertsonatik (2024ko urtarrila) 11.979 pertsonara igo da (2025eko urtarrila), hau da, 1.438 pertsonako hazkundea (+%13,64) izan da

Erabiltzaile kopuru osoa 10.541 pertsonatik 11.979 pertsonara igo da

DURANGO | Udalak 2025eko urtarrileko kirol-instalazioen erabiltzaileen balantzea aurkeztu du, eta datuek erakusten dute ia kategoria gehienetan hazkunde nabarmena izan dela 2024ko urtarrilarekin alderatuta.

Erabiltzaile kopuru osoa 10.541 pertsonatik (2024ko urtarrila) 11.979 pertsonara igo da (2025eko urtarrila), hau da, 1.438 pertsonako hazkundea (+%13,64) izan da.

  • Jarduera zuzenduen parte-hartzea: 1.789 pertsonatik 1.943 pertsonara igo da (+154 pertsona, +%8,61%), talde kopurua 134tik 149ra igo delarik (+15 talde, +%11,19%). Lurreko jarduerak: 62 talde eta 1.101 pertsonara igo dira, 2024ko 44 talde eta 903 pertsonekin alderatuta, hau da, +19 talde (+%43,18%) eta +198 pertsona (+%21,93%). Uretako jarduerak: 87 talde mantendu dira, baina erabiltzaile kopurua 886 pertsonatik 842ra jaitsi da (-44 pertsona, -%4,97%).
  • Fitness gela: 1.493 lagunetik 1.701era igo da asistentzia (+208 pertsona, +%13,93).
  • Rokodromoa: 946 pertsonatik 1.136pertsonara igo da (+190 pertsona, +%20,09).

Abonatuen kopuru osoa apur bat jaitsi da, 3.532 pertsonatik (2024) 3.421 pertsonara (2025) (-111 abonatu, -%3,14%), nahiz eta kategoria batzuetan igoera izan den:

  • Familia-abonuak: 739tik 751ra igo dira (+12 abonatu, +%1,62%).
  • 65 urtetik gorako abonatuak: 162tik 176ra igo dira (+14 abonatu, +%8,64%).
  • Abonuaren onuradunak: 2.069 pertsonatik 1.952ra jaitsi dira (-117 pertsona, -%5,66%).
  • Banakako abonuak: 562tik 542ra jaitsi dira (-20 abonatu, -%3,56%).

Federatutako abonatuak: 2.210etik 3.115era igo dira (+905 federatu, +%40,96%). Kirol-eskolak egonkor mantendu dira (255 pertsona), baita 75 urtetik gorakoen taldean ere (75 pertsona).

“Datu hauek argi erakusten dute durangarrek gero eta interes handiagoa dutela jarduera fisiko eta kirolaren alde, bereziki gimnasioaren, rokodromoaren eta jarduera zuzenduen erabileran. Udaletik oso positibotzat jotzen dugu joera hau, eta gure 2023-27 Legegintzaldi Planaren barruan jasota dugun bezala, zerbitzuak eta instalazioak hobetzen jarraituko dugu, baita kirol parte-hartzea sustatzen ere”, azpimarratu du Iker Txertudi Kirol zinegotziak.

Ohiko programazioaz gain, datozen hilabeteetan Salbamendu eta Sorospen Eskola Liga izango da ekimen nagusietako bat, eta urtarrila eta apirila bitartean Landakoko Kiroldegian hainbat jardunaldi egingo dira.

Halaber, Udalak eskerrak eman nahi dizkie Durangoko klub eta kirol talde guztiei, beren dedikazio, ahalegin eta pasioagatik. “Euren konpromisoa ezinbestekoa da gure herrian kirola sustatzeko eta talde-lana, diziplina eta norberaren gainditzea bezalako balioak bultzatzeko”.

Txertudik aurreratu duenez, “2025ean instalazioetan hainbat hobekuntza egingo dira, eta gimnasioaren makina ia guztiak berrituko dira, erabiltzaileei kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko helburuarekin”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top